Azalpena

Txepetxa zeharka kolpaturiko idiofonoa da.

Egitura

Intxaur bat hustu ondoren, intxaur azal erdia hartu eta mutur batean puska bat kentzen zaio. Intxaur azalaren kontra tinkaturik, luzera, makilatxo bat jartzen da,  bihurritako hari batekin estu-estu helduta.

Joera

Hatz batekin makilatxoari beheraka eraginez, libre gelditzen denean intxaur azalaren kontra jotzen du hotsa emanez. Trebeziaz mota guzietako erritmoak eman daitezke kantuak laguntzeko.

Historia

Toki askotan erabili izan dira halako perkusio tresnak. Guk Nafarroako Larraungo bailaran ezagutu genituen gure haurtzaroan. Bizkaian txepetxa izena hartzen du eta Nararroako Erriberan kaskamelana (Beltran, 1996. 45-46 orr.).

TAILERRA

Intxaur bat hustu ondoren, intxaur azal erdia hartu eta mutur batean puska bat kentzen zaio.

Bere gainean, luzera, makilatxo bat jartzen zaio hari batekin estu-estu helduta eta osorik dagoen intxaur azalaren kontra tinkaturik.

Haria tinkatuta txepetxa erabiltzeko moduan dago.

ITURRIAK

Bibliografia

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.

ETNIKER. (1993). Juegos infantiles en Vasconia. Etniker Euskalerria. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Irudi galeria

Audioa

Txepetxa-kaskamelan joaldia. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.

Fitxa osoa