Azalpena

Ziria aerofonoen familiako soinu-tresna da.

Egitura

Ziri edo makila luze, fina eta malgu xamarra izaten da.

Joera

Mutur batetik eskuarekin helduz, buru gainetik abiadura bizian bueltaka jartzen da zurrunbilo hotsa emanez. Abiaduraren arabera hotsaren tonua aldatzen da.

Historia

Aita Donostiak (1952) aipatzen ditu halako tresnak bere bilduman:

«Firrindatu equivale también a manejar un palo u otro objeto haciéndole silbar. […] firrinda es sinónimo de zumbido de una piedra, palo, látigo, ruido del huso al hilar.» (297. or.)

Gure haurtzaroan ezagutu genuen tresna hau (Beltran, 2002). Udaberri aldean, urtero, Iribasko Martikonea etxeko Periko Garaikoetxea itsuak hurritz adar fin eta luze bat hartzen zuen, pazientzia handiz azazkalekin zuritu eta behin azala guztia kenduta, eskuekin mutur batetik helduta bere buru gainean abiadura bizian bueltan jartzen zuen, zurrunbilo hotsa emanez. Abiadura aldatuz ziria “kantuan” jartzen zuen. Bukatzeko askatu egiten zuen urrutira bidaliz, eta segidan beste batekin hasten zen. Horrela ordu asko pasatzen zituen (136. or.).

ITURRIAK

Bibliografia

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2002): Juguetes sonoros. (Folklore musical Infantil, III). Akal / Didáctica de la Música, 6.

DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia, (II. liburukia, 257-309). Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbo.

Irudi galeria

Audioa

Fitxa osoa