Azalpena

Egitura

Zurruma edo orpoa idiofonotzat har dezakegu, oinetako ezberdinekin oinak lurrean jotzean hotsa ematen duelako.

Joera

Kantatzerakoan, dantzatzerakoan edo beste soinu-tresnak jotzerakoan oinekin lurraren kontra joaz hotsa ematen da.

Historia

Beste herrietan bezala Euskal Herrian ere zurruma-orpoa musikaren erritmoa markatzeko erabili izan da. Besteak beste, hor dugu gure folklorean “Zurrume-dantza”. Aita Donostiak (1952) euskal soinu-tresnei buruz idatzitako bere artikuluan azaldutako idiofonoen artean zurrume-talon aipatzen du (292. or.).

ITURRIAK

Bibliografia

DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1983. 

Irudi galeria

Fitxa osoa