Azalpena

Dantzariek erabiltzen dituzten makilak zuzenki kolpaturiko idiofonotzat har ditzakegu. Eskualde bakoitzean berezko itxura hartzen dituzte.

Joera

Batzuek besteen kontra joaz hotsa ematen dute.

Historia

Zenbait dantzatan, dantzariek, zura, neurri eta itxura ezberdinetako makilak erabiltzen dituzte, elkarri joaz eta erritmoa markatuz. Makila-jokoak eta makila-dantzak ugariak dira euskal folklorean. Aita Donostiak (1952) euskal soinu-tresnei buruz idatzitako bere artikuluan azaldutako idiofonoen artean makila, pordon = bastones, palos aipatzen du (294. or.).

ITURRIAK

Bibliografia

DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1983. 

Irudi galeria

Fitxa osoa