Fitxa osoa
Neguko kontzertua Ergoien auzoko Auzokalte elkartean emango da, Soinuenearen ondoan. Otsailaren 4an izango da arratsaldeko 6 t'erdietan.
Durangaldetik datorren Ensemble Silboberri Aitor Amilibia (txistu-danbolina) eta Josean Hontoria (akordeoia) musikariek osatzen dute. Euskal tradizioan ohikoak diren soinu-tresna hauekin XX eta XXI. mendeetako musika egiten dute.
Maider Martineau eta Arnaud Bibonne dira, berriz, Adar bikoteko kideak. Mugakideak diren Euskal Herriko eta Gaskoiniako musika tradiziotik edan dute eta haien elkartzetik sortu dute beraien musika.
Kontzertuko sarrera 7 eurokoa izango da.
Kontzertuaren ondoren afaria izango da musikariekin (kontzertua + afaria 22 €).