HM Udako kontzertua: Huelvako Curro el de Escacena danbolinteroa eta Nafarroako Ortzadar fanfarrea

2009 Uztaila 04 / Eguraldiak lagunduz gero kanpokaldean egingo den kontziertoan txaranga bat eta danbolintero bat entzuteko aukera izango da oraingo honetan.
Kontziertoa 18:30tan hasiko da eta horren ondoren musikariekin afaria izango da.

Gure artean danbolinteroak ezagunak badira ere, oraingo honetan kanpotik etorriko da: Huelvatik. Hangoa da Curro el de Escacena eta bertako doinu eta erritmoak joko ditu gurean inguru hartako flauta eta danbor rozieroarekin. Gertuagokoa dugu fanfarrea. Iruñako Ortzadar da Muthiko Alaiak-eko zenbait musikari lagun dituela Euskal Herriko doinuak joko dituena.

Huelvako Curro el de Escacena danbolinteroa eta Nafarroako Ortzadar fanfarrea