HM Udazkeneko kontzertua: Iparraldeko BBAX eta Txileko Grupo Kañachama

2015 Urria 17 /


Arratsaldeko 18:30etan Oiartzungo Ergoien auzoan dagoen Auzokalte elkartean, Soinuenearen ondoan, izango da kontzertua. Sarrera 5 eurokoa izango da.



Udazken honetan ere bi talde izango dira kontzertuan. Euskal Herriko iparraldetik datorren hirukotea dugu BBAX (Behi Bideko Andere Xuriak). Mirentxu Agerre (panderoak), Marie Hirigoien Bidart (zeharkako flauta) eta Pantxix Bidart (gitarra eta cavaquinhoa) dira hirukote honetako partaideak eta soinu-tresnak hiruen kantua laguntzeko erabiltzen dituzte.

Atzerriko musika dakarrena KAÑACHAMA taldea izango da. Taldea gaur egun Iruñean bizi diren Kristian Guerrero eta Héctor Guerrero txiletarrek eta Javier Ignacio Larrayoz “Larri” nafarrak osatzen dute.


Kontzertuaren ondoren kontzertuko aretoa jangela bihurtuko da eta bertan afari herrikoia izango da. Kontzertura joateaz gain afarira ere etorri nahi duenak, bietara sarrera ematen duen 20 euroko txartela du eskuragarri.

Txartela gordetzea nahi duenak Soinueneara deitu eta bere datuak ematearekin nahikoa du.

Iparraldeko BBAX eta Txileko Grupo Kañachama