-

Jardunaldiak
HERRI MUSIKAREN 14. JARDUNALDIAK: DANTZA PLAZAN
2015 Azaroa 14 - 2015 Azaroa 15
Herri Musikaren 14. Jardunaldietako egitaraua osatzen duten saioak azaroaren 14 eta 15ean banatuko dira, larunbata eta igandea. Azaroaren 14ko ekitaldiak Oiartzunen izango dira eta azaroaren 15ekoak Donostian. Larunbateko MINTEGIAN, igandeko TAILERREAN edo egun horietako BAZKARI batera joan nahi duenak izena eman behar du SOINUENEAn bertara deitu edo idatziz.
-

Kontzertuak
HM Udazkeneko kontzertua: Iparraldeko BBAX eta Txileko Grupo Kañachama
2015 Urria 17
Arratsaldeko 18:30etan Oiartzungo Ergoien auzoan dagoen Auzokalte elkartean, Soinuenearen ondoan, izango da kontzertua. Sarrera 5 eurokoa izango da. Udazken honetan ere bi talde izango dira kontzertuan. Euskal Herriko iparraldetik datorren hirukotea dugu BBAX (Behi Bideko Andere Xuriak). Mirentxu Agerre (panderoak), Marie Hirigoien Bidart (zeharkako flauta) eta Pantxix Bidart (gitarra eta cavaquinhoa) dira hirukote honetako partaideak eta soinu-tresnak hiruen kantua laguntzeko erabiltzen dituzte.
Atzerriko musika dakarrena KAÑACHAMA taldea izango da. Taldea gaur egun Iruñean bizi diren Kristian Guerrero eta Héctor Guerrero txiletarrek eta Javier Ignacio Larrayoz “Larri” nafarrak osatzen dute. -

Kontzertuak
Kontzertu didaktikoa: Txileko musika herrikoia
2015 Urria 17
Goizeko 11:30etan izango da haurrei zuzendutako kontzertua.
-

Buletinak
2015 Urria 08
-

Bestelakoak
Albokarien Hernaniko 22. Topaketa
2015 Urria 02
Urriaren 2 eta 3an izango dira antolatutako ekitaldiak.
-

Bestelakoak
Oharra: telefono linean matxura
2015 Uztaila 11
Vodafone telefono konpainiak Gipuzkoan gaur goizean izan duen matxura baten ondorioz gure linea ez dabil ongi. Bitartean, martxan egongo da gure telefono mugikorra. Hau da: 682589925.
-

Kontzertuak
Dantza tailerra: Bretainiako dantza herrikoiak
2015 Uztaila 04
Eguerdiko 12:00etan Oiartzungo Done Eztebe enparantzan, Kontsejupean, izango da.
-

Kontzertuak
HM Udako kontzertua: Aiko taldea eta Bretainiako Yann Pelliet eta Konogan an Habask bikotea
2015 Uztaila 04
Kontzertua Oiartzungo Done Eztebe enparantzan izango da arratsaldeko 19:00etan. Kontzertua irekia izango da, ez da sarrerarik ordaindu beharko. Etorri, musikarekin gozatu eta gogoa izanez gero dantza egitearekin nahikoa izango da.
-

Buletinak
2015 Ekaina 26
-
Musika eskola
Oiartzungo HM Eskolaren ikasturte bukaerako kontzertua
2015 Ekaina 07
Oiartzungo Elizalde Herri Ikastetxeko frontoian 12:30etan hasiko da kontzertua.