Tralhaires per delà lo blu de las montanhas

Gizateriaren ondare kultural immaterialaren alde lanean dabiltzan hiru elkarte dira Lo Nau (Gaskoinia), Ortzadar (Nafarroa) eta Soinuenea (Euskadi).

Hiruren arteko topaketatik denboran eta espazioan kokatua den, memoriaren transmisioari eta sorkuntzari lotutako proiektu bat ernaldu da.

Artzainak, artaldeak, transhumantzia, paisaia mugagabeak, basamortukoak, soinuz beteak, gure bizimoduei forma emateaz gain gure transmisio eta sorkuntza ekimenak pizten diharduten elementuak dira.

Gure proiektu polimorfoak hainbat adar ditu: «Tralhaires per delà lo blu de las montanhas» ikuskizunaren prestaketa, artzain baten bizitza kontatzen duen liburu-DVDaren edizioa, antzinako dantzen inguruko koreografia ikerketa, eta herri-dantza eta dantza profesionaletako praktiken elkartrukea eta transmisioa Gaskoinian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

horrela landuko da

Joan Francés Tisnèrren zuzendaritza artistikopean,  Lo Nau-k Tralhaires per delà lo blu de las montanhas-en sorkuntza, egikaritzea eta zabalpena bere gain hartu ditu.

Soinueneak, Juan Mari Beltranen gidaritzapean, Faltzesko Maya Aguirre artzain-familiaren bizitzari eskainitako liburu-DVDa dokumentatu, idatzi eta gauzatuko du, egitasmo honetako hainbat elementu ikuskizunean integra litezkeelarik.

Ortzadar elkarteak makil-dantzei (paloteados) loturiko sorkuntza koreografikoa egingo du (neurri batean ikuskizunean jasoko dena), eta bitartekaritza kulturala ere egingo du; zehazki, errepertorio nafarren eta bearnesen ikaskuntza eta interpretazioa.

horrela agertuko da

Ikuskizunaren aurretik, aurkezpen-topaketa bat izango da, Juan Mari Beltranen eskutik. Ortzadarren dantza-ikuskizuna Bearnen (travail avec Vath d'Aspa) eta Bigorran emango da (Lo Nau-ren laguntzaileak izango dira 2019ko Tralhaires per delà lo blu de las montanhas ikuskizunean). 2019ko Ortzadarren egitarauan ere emango da Iruñean, eta Soinueneako kontzertu zikloetan.

Lo Nau LO NAU Ortzadar Soinuenea

Akitania Euskadi Nafarroa euroeskualdea