AGORTUA
Musikaren jatorriari buruzko teoria asko ezagutzen dira. Besteren artean lan-erritmoetan ematen diren zenbait erritmo formulatan agertzen dira musikaren hastapen batzuk. Lana, jokoa eta musika bat eginik agertzen zaizkigu "ote jotzea" eta "sagarra jotzean". Lan tresnak musika egiteko soinu-tresna bihurtzen dira "kirikoketa", "toberak" eta "ttinbilin ttanbalan" joaldietan. Musika egitea dute helburu bakarra "txalaparta" jotzerakoan, baina lan egitearen inguruan jotzen dute.