-
Buletinak
2011 Abendua 30
-

Kontzertuak
2011 Urria 15
AZKEN ORDUA (2011.10.07) Irlandako The Blackleg Minor taldeak bertan behera utzi du hurrengo astean inguru honetan egin behar zuen jira, tartean Herri Musikaren Txokoan eman beharreko kontzertua. Horren aurrean, haien partez kontzertuan beste musikari bat izateko aukera sortu da: Daniel Peral rabelista kantabriarra.
Kontzertua 18:30tan hasiko da Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalte elkartean. Emanaldiak bi orduren bueltan iraungo du eta ondoren, leku berean, afaria izango da musikariekin. -

Bestelakoak
Albokarien Hernaniko 18. Topaketa
2011 Urria 07 - 2011 Urria 08
AZKEN ORDUA (2011.10.07) Antolatzaileek jakinarazi dutenez, urriaren 8an goizeko 10:30etan Hernani Musika Eskolan izatekoa zen Alboka MIDIaren aurkezpen tailerra bertan behera geratu da aurkezpena egin behar zuen pertsona gaixo dagoelako. Honenbestez, egitarauan tailerraren ondoren ageri den kalejira egiteko Hernaniko plazan 11:30etan biltzeko deia egin dute antolatzaileek.
Urriaren 7 eta 8an, ostirala eta larunbata, izango den topaketa Bizkaitik etorritako Adarrots taldearen emanaldiarekin hasiko da. -

Buletinak
2011 Iraila 30
-

Kontzertuak
HM Udako kontzertua: Euskal Herritik Oiassoko Baskoiak eta Italiatik Ludi Scaenici
2011 Uztaila 16
Kontzertua Irungo Oiasso Erromatar Museoarekin antolatutako Herri Musika Jardunaldien egitarauan sartzen da eta Arditurri meategian izango da 20:00tan.
-

Jardunaldiak
HERRI MUSIKAREN 10. JARDUNALDIAK: Erromatarren eta Baskoi haien musikaren inguruan
2011 Uztaila 15 - 2011 Uztaila 16
Irunen dagoen Oiasso Erromatar Museoarekin elkarlanean antolatutako jardunaldiak izango dira aurtengoak.
-
Buletinak
2011 Uztaila 01
-

Musika eskola
2011/2012 ikasturterako aurrematrikulazioa
2011 Ekaina 14 - 2011 Ekaina 30
Aurrematrikularako epea ekainaren 30era arte luzatuko da.
-

Musika eskola
Ikasturte bukaerako kontzertua
2011 Maiatza 29
Oiartzungo udaletxeko arkuetan 12:30etan hasiko da kontzertua.
-

Bestelakoak
2011 Maiatza 15 - 2011 Maiatza 21
Txalaparta Festaren zilarrezko ezteiak direla eta, aurtengo egitaraua bereziki aberatsa izango da. Horretarako ohi baino egun gehiagotan banatuko dira ekitaldiak.