Azalpena

Dantzariek erabiltzen dituzten ezpatak zuzenki kolpaturiko idiofonotzat har ditzakegu. Eskualde bakoitzean berezko itxura hartzen dute.

Joera

Dantzarien eskuetan ezpatek bata bestearen kontra joaz hotsa ematen dute.

Historia

Zenbait dantzatan, dantzariek, neurri eta itxura ezberdinetako ezpatak erabiltzen dituzte, elkarri joaz eta erritmoa markatuz. Ezpata-jokoak eta ezpata-dantzak ugariak dira euskal folklorean.

ITURRIAK

Bibliografia

DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1983. 

Irudi galeria

Fitxa osoa