Azalpena

Kaxa menbranofonoen familiako soinu-tresna da.

Egitura

Danbor bat da, diametro zabala eta altura txikia duen metalezko kaxa zilindrikoa duena. Larruzko edo bestelako tinkatutako bi mintz ditu, bat aho banatan. Hotsa aldatzeko eta handitzeko, atzealdeko mintzean tripazko soka edo bestelako bordoia izaten du.

Joera

Kaxa joleak bi makilarekin jotzen du, trebetasun handiarekin, konplexutasun handiko erredoble eta joko erritmikoak eginez, musika apainduz eta aberastuz.

Historia

Musika Banda eta txaranga-fanfarre gisako taldeetan “kaja” izenarekin ezagutzen den danbor zapal hau erabiltzen da, erritmoa markatzen eta musika taldearen doinuak apaintzen.

Halako danborrak oso erabiliak izan dira Euskal Herriko txistulari eta dultzaineroen taldeetan.

ITURRIAK

Bibliografia

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.

Diskografia

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.

RAMUNTXO, Orchestre de Saint Jean Pied de Port. (?). Bal Champêtre. Au Pays Basque - 2. zk. Agorila. XPART 34.376.

Bideoak

BASTERRETXEA-LARRUQUERT. (1968). Ama lur / Tierra madre. Euskadiko Filmategia.

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.

Irudi galeria

Audioa

Kaxa-Danbor joaldia martxa erritmoan. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.

Fitxa osoa