Azalpena
Zeharka igurtzitako menbranofonoak bi motakoak izan daitezke: igurtzitako ziri batekin mintza bibrarazten dutenak (zanbonba, tupinutsia), eta igurtzitako soka baten bitartez mintza bibrarazten dutenak (eltzegorra).

Ezkerrean zanbonba eta eskuinean eltzegorra jotzen.
Bildu ditugun iturrietan, tresna hauen izendapenari buruzko nahasmen handia ageri da. Batzuetan gazteleraz zambomba izena duen soinu-tresnari euskarazko itzulpenean eltzegorra izena ematen zaio. Halaber, eltzegorra gaztelaniara itzultzean, zambomba esaten zaio. Ez da harritzekoa nahasteak izatea, alde batetik, bi instrumentu horien arteko antzekotasuna kontuan hartuta, eta bestetik, orain arte azterketa sakonik egin ez delako. Dena dela, lan honetan zanbonba eta eltzegorra bi gauza desberdin bezala landuko ditugu, bai jotzeko moduari, baita erabilerari edo funtzioari dagokionez:
- Zanbonba soinu-tresna bat da. Larruaren hots-bibrazioak igurtzitako ziri baten bitartez eragiten dira. Musika egiteko eta musika taldeetan erabiltzen da.
- Eltzegorra funtzio ez-musikala duen hots-tresna bat da. Larruaren hots-bibrazioak igurtzitako soka baten bitartez eragiten dira. Besteak beste, zarata edo hots zakar edo beldurgarriak eragiteko eta burla egiteko erabili izan da.

Soinueneako erakusketan zeharka igurtzitako menbranofonoen beira-arasa. (Arg.: O. Zapirain - Soinuenea)
Fitxa osoa
- Zenbakia:
- 224
- Klasifikazioa:
- Menbranofonoak -> Igurtzitakoak
- Oharrak:
- ZEHARKA IGURTZITAKO MENBRANOFONOAK
