Descripción
Talde hauek aerofonoz zein perkusioko soinu-tresnez osatuak daude eta musika bandetatik nolabait bereiztearren festetarako erabiltzen dira gehienbat, ez dira hain kopurutsuak eta ia beti zutik jotzen dute lekua etengabe aldatuz. Erabiltzen diren aerofono ohikoenak hauek dira: klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, bonbardinoa eta tuba, helikoia edo sousafoia. Txistua, xirula, dultzaina eta soinu txikia ere topa daitezke talde hauetan, oso ohikoa ez bada ere. Hainbat taldetan, tronpeta eta tronpa naturalak edo klarinak ere erabiltzen dituzte.
Festetan eta ospakizun ezberdinetan aritzen dira kaleak eta bazterrak alaituz, beti ere ibilian edo zutik.

Porrontxo Txaranga Egia auzoko Porrontxo jaietan jotzen. Donostia, 1984. (Iturria: Gordegia. Arg.: Federico Saenz de Santamaria Muniategi)
Musikari kopuruarengatik, txikienak txarangak dira. Hauetan, aerofono ohikoenak hauek dira: tronpetak, klarineteak, saxofoiak (altuak edo tenorrak), tronboiak, bonbardinoak eta tuba, helikoia edo sousafoia.
Nafarroa Behereko hainbat herritako ospakizun zehatzetan tronpeta eta tronpa naturalak eta klarin moduko soinu-tresnez osatutako taldeak erabiltzen dituzte: klikak. Tronpeta kromatikoak ere erabiltzen dituzte tarteka.

Aldudeko Klika. (Iturria: Aldudeko Klika)
Azkenaldi honetan txaranga batzuei osagarri elektrofonoak gehitu zaizkie eta elektrotxarangak maizago agertzen dira gure herriko festetan. Talde hauetan, txarangetako aerofonoez eta perkusioaz gain, gitarra eta baxu elektrikoak, sintetizadore, mikrofonoak, bozgorailuak edota oinarri erritmiko-harmonikoak gehitzen zaizkie.

Irungo Burrunba elektrotxaranga. (Arg.: Junkal Apodaka)
70eko hamarkadan Hegoaldeko hainbat lekutan aerofono talde kopurutsuak agertzen hasi ziren: Fanfarreak. Talde hauetan, txarangetako instrumentuak agertzen ziren baina kopuru handiago batean, soinu-tresna gehienak bikoiztu edo hirukoiztuta. Txarangen zeregin berdintsua zuten. Fanfarre hauek mistoak ziren, hau da, neska-mutilez osatuta zeuden, eta honek berrikuntza nabarmena ekarri zuen.

Donostiako Herrera auzoko Kilikariak fanfarrea 70-80ko hamarkadan. (Iturria: Altza.info)

Bilboko Santutxu auzoan 1979an sortutako Sama-Siku fanfarrea. 1980. (Arg: Sama-Siku)

1980. Pasaia San Pedroko Tirri Tarra fanfarrea. 1973an sortua. (Iturria: Arantza Zurutuza-Xabier Baztarrika)
Ficha completa
- Número:
- 222
- Notas:
- TXARANGAK, KLIKAK, ELEKTROTXARANGAK ETA FANFARREAK
