Irudi galeria

Fitxa osoa

Bilduma mota:
Soinu-tresnak 
Zenbakia:
635 
Jatorria:
EUROPA -> GAZTELA ETA LEON 
Egilea / emailea
Tarsicio y Modesto Espada Varela; Pedrazales (Sanabria). 
Soinu-tresnak:

GAITA SANABRESA

 
Soinu-tresna mota:
Aerofonoak -> Mihiak -> Xirolarruak 
Kokapena:
Erakusketa biltegia; aerofonoak 
Eskurapenaren azalpena:
Erosia; Alberto Jambrinaren bidez egilei erosia.  
Oharrak:
Hona hemen Alberto Jambrina Leal-ek honi buruz idatzi zidana: <>.(*) Egun batzuk beranduago Tarsicio Espadarekin hitz egin nuen eta eskatu nion berez gaita honena zen 'puntera'. Horrela osatu dut berriz soinu-tresna hau eta lizarrez egindako 'puntera'rekin beste fitxa bat egin dut. (Juan Mari Beltran) 
Deskribapena:

Punteroa: Trokokonikoa, mihi bikoitzeko kanaberazko pitarekin (beste bat errepuestu). Tonu aldaketarako 8 zulo ditu (7 aurrekaldean eta 1 atzekaldean), behekaldean beste 3 zulo ditu (1 atzekaldean eta 2 alboetan). Ronkoia: kanaberazko mihi bateko fitarekin (beste bat errepuestu), torneatutako 4 zatitan egina dago eta hariz egindako apaingarriekin. Soplador, harizko kordoiarekin ronkoiari lotua. Dena haginez egina dago. Larruzko zakuak 2 funda ditu, bat gorria, kanpotik ikusten dena, eta beste bat, honen barrutik, berdea. Gaitak zatitan desmontatuta gordetzeko zurezko maletatxoa du.

 
Neurriak:
L.: 34,3 (punteroa); L.: 8 (ronkoia)